XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BUZTINGINTZA ETA HARRIA

Atal honen barruan, hargintzaz eta buztingintzaz gain, zeramika apaingarria, eskulturak, trofeoak eta txotxongiloetarako buztin-modelatuak ere biltzen dira.

Garai batean ugari ziren eta oso estimatuak, gainera, Gipuzkoako maisu harginak eta horrexen adierazgarri dira hemen eta gure mugetatik kanpo landu zituzten monumentu zibil nahiz erlijioso ugariak. Gaur egun lanbide hau ahaztu samar dago gure artean. Gauza bera esan genezake azken adierazgarria Zegaman izan zuen buztingintza tradizionalari buruz. Lantegi honetan moldeatzen ziren ura, sagardoa eta ardoa ateratzeko erabiltzen ziren txarro tipikoak eta beste zenbait ontzi, hala nola gurinontziak eta gozoki-ontziak.